Javier Gomeza

Javier Gomeza Arrozpide

Arratzu (Bizkaia), 1929
Ontario, Oregon (AEB)

Biografia

Arratzuko Belendiz auzokoa, ama Forukoa zuen eta aita arratzuarra. Baserrian bizi ziren. Lau senidetan hirugarrena da Javier. Baserriko lanetan ibili zen eta zerrategi batean ibili zen lanean, 26 urterekin Ameriketara joatea erabaki zuen arte. Nyssara (Oregon) joan zen eta urtebete egin zuen ardi-lanetan. Ondoren, jabe beraren beste arrantxo batera joan zen, behiekin lana egitera; esnetegi a zen eta 100 ardi jezten zituen egunean bitan (makinekin). Hogei urtean egin zuen lana han. 1958an bere anaia Jose Antonio ere Ameriketara joan zen ("Tony" bertan geratu zen bizitzen hura ere, Boisen). 1960an mexikar batekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Behin bakarrik joan da Euskal Herrira bisitan (hilabetez egon zen bertan, 1974an). Ontarion bizi da (Oregon). 2005ean arrantxoa  ipini zuen, Nicolas ilobarekin (N.J. Gomeza). 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 ART-006 2025 66 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza