Javier Gerrikabeitia

Javier Gerrikabeitia Meabebastarretxea

Ziortza-Bolibar (Bizkaia), 1943
Salt Lake City, Utah (AEB)

Biografia

Iruzubieta auzoko Iñurri baserrikoa, ama bertakoa zuen eta aita Munitibarkoa (1917an Ameriketara joan zen artzain, Grand Viewra, Idaho). Hiru anaitan erdikoa, Iruzubietan ibili zen eskolan 12 urtera bitarte eta ondoren Markina-Xemeinen. 16 urterekin tailer mekaniko batean egon zen laguntzaile, Ondarroan.Tornero lana egin zuen ondoren Markina-Xemeinen, Kurtzelegin. 19 urterekin, 1963an, Javier Buffalora (Wyoming) joan zen arrantxo batera lanera, hiru urteko kontratuarekin. Ondoren Euskal Herrira bueltatu zen eta soldadutza egin zuen. Ameriketa joan zen berriro, baina Grand Viewra (Idaho), artzain; "campero" ibili zen. Urte eta erdiren ostean Goodingen (Idaho) hasi zen lanean, kamioiarekin belarra garraiatzen. Amerikar batekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten. Twin Fallseko arrantxo batean ere egin zuen lana, baina urte gehien soldatzaile eman ditu (eraikuntzan batez ere, baina baita base nuklear batean eta urre-meatzeetan ere). 1976tik Salt Lake Cityn (Utah) bizi da. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BOL-036 2025 69 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza