Javier Alzugaray
Gaztelu (Donamaria, Nafarroa), 1947
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Gaztelun sortua, aita bertakoa zuen eta Urroztik hara joandakoa. Sei senidetan gazteena zen Javier (beste hiru umetan hil ziren). Baserritik bizi ziren: behiak, txerriak... Oso gutxi ibili zen eskolan. Egur botatzen ibili zen Iparraldean. 1965an, 18 urterekin, Ameriketara joan zen artzain, Bakersfieldera (Kalifornia); anaia zaharragoa joan zen aurretik eta beste bi ondotik. Sei urte egin zituen artzain eta gero San Rafaelera joan zen, baratze-lanera. Lau urteren buruan Euskal Herrira joan zen, bertan bizitzeko asmoz. Lesakako auto pieza lantegian aritu zen lanean bi urtez, gustatu ez, eta Ameriketara itzultzea erabaki zuen. San Franciscora. Baratze-negozioa erosi zuen bertan. Guatemalako emakume batekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuen. San Franciscoko euskal etxeko kide aktiboa da. Mus txapelketetan aritzen da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DOM-004 | 2025 | 59 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

