Jane Erramuzpe

Jane Erramuzpe

Fresno, 1930
Lemoore, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Jane Etchebehere. Fresnon (Kalifornia) jaioa, guraso biak euskaldunak zituen: ama Azkaratekoa (NB) -1903an Fresnora joana, osabengana- eta aita Erratzukoa (N): 1897an Stocktonera joan zen, Kaliforniara, artzain. Alaba bakarra, 6 urtetik 18ra bitarte Tranquility herrian bizi izan ziren eta han ibili zen eskolan. 1947an Fresnora joan zen bizitzera; administrari lanean hasi zen. Urte horretan bere senarra izango zena (Pierre Etchebehere, Irisarrikoa) Ameriketara joan zen artzain. Elkar ezagutu, ezkondu, eta bost seme-alaba izan zituzten; ardi-konpainia izan zuten Lemooren (1953etik bertan bizi izan dira): Jane sukaldean aritzen zen. Haurrei euskaraz egiten zieten. Jane dantzazalea zen eta Fresnoko Basque hotelean dantzak irakasten ibili zen. Fresnoko Santa Fe euskal jatetxean egin genion elkarrizketa.

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-022 2025 51 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza