Bazka ona eta ur ugari behar du ardiak
Hizlaria(k): Jabier Larralde Ustariz (1927) Herria: ()
Arizkunetik bera bakarrik joan zen txanda hartan AEBra. Urte batzuk onak, beste batzuk ez hainbeste. Bazka nahikoa izanez gero, ondo omen dabil artzaina, baina urte idorretan artzainak batera eta bestera ibili behar du. Ur asko behar du ardiak. 18 km-ko ubide baten alboan bazkatu ohi zuen bere artaldeak. Astoan erabiltzen zituzten beren gauza guztiak. Hura ondo zaindu behar zen ihes egin ez zezan.



