Isidro Echeto Belzarena
Eugi (Nafarroa), 1938
Winnemucca, Nevada (AEB)
Biografia
Guraso biak Eugikoak zituen. Elixaga baserrian bizi ziren. Aita ameriketan egona zen (1913tik 1920ra). Bost senidetan hirugarrena, Eugiko eskolan ibili zen. Baserriko lanetan eta basoan ibili zen ondoren. 1963an Elginera (Nevada) joan zen osabaren arrantxora lanera (Star Sheep Company), artzain, hiru urterako. Gero Gerlacheko konpañia batean egin zituen beste bi urte. Green Card-a lortuta, Winnemuccara joan zen, 1968an, eraikuntzan lana egitera. Winnemucca euskal hotelean bizi izan zen eta bere emaztea izango zena ezagutu zuen bertan (ile-paintzailea zen); ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1980an Nort Valmy Power Plant argindar enpresan egin zuen lana eta 1988an Echeto Construction negozioa ireki zuen (besteak beste, telefono eta hoditeria azpiegiturez arduratzen ziren). Winnemuccako euskal klubeko presidentea izan zen 10 urtez eta NABOko Winnemuccako ordezkaria 17 urtez. Nafarroako euskara Iparraldekoarekin nahastuta dauka, Iparraldeko lagun asko izan dituelako Ameriketan.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | EST-029 | 2025 | 102 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

