Isabelle Etcheverry Elizalde
Elizondo (Baztan, Nafarroa), 1935
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik Laxague. Elizondoan jaioa, Arginena etxean; ama bertakoa zuen eta aita Iparraldekoa (Lasakoa; Ameriketan ibilia, bueltan ezin izan zuen etxera joan, soldadu eramango zutelako bestela, eta mugaren bestaldean geratu zen bizitzen). Behitegia zuten eta tabakoa ere egiten zuten. Sei senidetan bosgarrena, Isabellek 12 urte zituenean aita hil zitzaien. Elizondoko moja ikastetxean ikasi zuen 14 urtera arte eta gero sastre batentzat hasi zen josten. Kontrabandoan ere aritzen zen. Elbeteko Berekoetxea jatetxean zerbitzari ibiltzen zen eta udana Getariara (Lapurdi) joaten zen hotel batean zerbitzera; hango lankide baten bitartez Xan Laxague aldudetarra ezagutu zuen, Ameriketan bizi zena. Ezkondu eta San Franciscora (Kalifornia) joan ziren bizitzera. Besteak beste, familia frantses batentzat lanean aritu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten eta euskara ikasi zuten hirurek. Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuten eta abesbatzako kidea da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BAZ-039 | 2025 | 77 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

