Karobia nola prestatu

Karobia nola prestatu Karobirako, lehenengo mukurrak ebakitzen dira; aitak zuzentzen zuen lana eta semeek lagundu. Trontza zerrarekin ebakitzen ziren egur zaharrak. Harria eta egurra tartekatzen dira. Hiru ordutik hiru ordura edo betegarria bota behar zaio, suari eusteko, baina garra kanpora irten gabe. Zuloari adreilua jartzen zitzaion inguruan, berotasunak ez zezan ihes egin, eta gorri-gorri egiten ziren adreilu horiek. Ukabilaren neurriko harriak jartzen ziren. Harri egokia behar zen; harrobitik eramaten zuten. Erosi egiten zuten egurra, inguruko basoetakoa, batzuetan gaztainondoak izaten ziren. Aurretik prestatzen ziren egurra eta harria. Soroetarako saltzen zen karea, kintxaleko otzaretan. Artoa eta arbia ereiteko botatzen zen karea.

Hizlaria(k): Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921)
Herria: ()

Karobirako, lehenengo mukurrak ebakitzen dira; aitak zuzentzen zuen lana eta semeek lagundu. Trontza zerrarekin ebakitzen ziren egur zaharrak. Harria eta egurra tartekatzen dira. Hiru ordutik hiru ordura edo betegarria bota behar zaio, suari eusteko, baina garra kanpora irten gabe. Zuloari adreilua jartzen zitzaion inguruan, berotasunak ez zezan ihes egin, eta gorri-gorri egiten ziren adreilu horiek. Ukabilaren neurriko harriak jartzen ziren. Harri egokia behar zen; harrobitik eramaten zuten. Erosi egiten zuten egurra, inguruko basoetakoa, batzuetan gaztainondoak izaten ziren. Aurretik prestatzen ziren egurra eta harria. Soroetarako saltzen zen karea, kintxaleko otzaretan. Artoa eta arbia ereiteko botatzen zen karea.

Bideo gehiago

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza