Txekea kartaz Nabarnizera
Hizlaria(k): Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Herria: ()
Kanabera ebakitzen eta kamioiarekin kargatzen egiten zuten lan. Tomateak landatzeko eta batzeko ere makinak daude Australian. Tomate eta piper ona hartzen dute Australian; azalore kamioikadak kargatzen zituzten. "Berdura farman" gutxi ordaintzen zieten; kanaberan asko. Txekea bidaltzen zen kartaz, eta hemengo bankuetan kobratzen zen. Orain ere apurren bat kobratzen du. Dirua aurrezte aldera, ez zuten gasturik egin nahi, baina bulegokoak esan zien kamioi berria erosteko, bestela aurreztutakoa zergetan ordaindu beharko zutela.



