Australiako janak ez dauka hemengoaren antzik

Australiako janak ez dauka hemengoaren antzik <p>Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.</p>

Hizlaria(k): Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921)
Herria: ()

Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.

Bideo gehiago

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza