Hamabi urtean eskutitzen bidez elkarren berri
Hizlaria(k): Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Herria: ()
Baserrian diru gutxi irabazten zen. Euskal Herriko aldean asko irabazten zen Australian; zerga asko ordaindu behar zuen, eta kamioi berriak ere erosi zituen. Kamioiarekin lan asko egin behar zen, baina asko irabazten zuen. Espainiarren ostatuan egon zen, koinata zen sukaldaria. Hamabi urtean egon zen etorri barik; ezkon berritan joan zen eta Isaacen etxean geratu zen emaztea gurasoak zaintzen. Kartaz komunikatzen ziren. Irunen despeditu zituen etxekoak, eta trena hartu zuen Genovara joateko itsasontzia hartzera. Treneko pasadizoa kontatzen du. Orduan Nabarnizen ez zegoen telebistarik; eta etxean telefonorik ere ez. Orduan ikusi zuen Frantzian lehenengo telebista.



