Iñaki Zabala

Iñaki Zabala Madarieta Nick

Ispaster (Bizkaia), 1943
Hagerman, Idaho (AEB)

Biografia

Guraso biak Ispasterrekoak zituen. Gallete baserrian bizi ziren. Bost senidetan erdikoa, 10 urterekin seminariora bidali zuten fraidegai (lau urterako). 14 urterekin mekaniko ikasi zuen Lekeition (kamioiak eta itsasontziak). Elgoibarren egon zen gero lanean, auto-mekaniko. Soldadutza egin ostean Ameriketara joan zen (hiru anaia bera baino lehenago joan ziren),1967an, Hagermanera (Idaho) ardi-lanera: urte eta erdi "campero" egin zuen eta beste urte eta erdi "mayordomo". 1970ean Carmen Zabalarekin ezkondu zen (bi seme-alaba izan zituzten eta biek dakite euskaraz). Emazteak eta berak ugazaba berarentzat lanean jarraitu zuten: emaztea sukaldari eta Iñaki "mayordomo", arrantxoan. Bost urtera, baina, Idaho Power elektrizitate enpresan hasi zen lanean eta bertan ibili zen erretiroa hartu arte: turbinak soldatzen eta mekaniko lehenengo eta enkargatu moduan gerora. Mahastiak ipini zituzten, Carmela ardandegiarentzat. Mexikon etxea erosi zuten eta bost hilabete bertan igarotzen zituen, emaztearekin. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 ISP-014 2025 59 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza