Iñaki Mendiola

Iñaki Mendiola Ordorika

Gernika-Lumo (Bizkaia), 1942
Kuna, Idaho (AEB)

Biografia

Lumon jaioa, Balatika auzoan. Aita bertakoa zuen eta ama Lumoko beste baserri batekoa. Bost senidetan hirugarrena, Balatikan bertan ibili zen eskolan eta ondoren Lumon. 10 urterekin Gernikako okindegi batean ibili zen lanean, bizikletarekin ogia partitzen. 11 urterekin Bilbora joan zen Somera auzoko Moirgan taberna-jatetxean zerbitzari lana egitera (bere emaztea izango zena ezagutuko zuen bertan: Josefina Astondoa). 18 urterekin soldadutza egin zuen eta 22rekin AEBetara joan zen, artzain (izeba bat zuen bertan: Emeteri Jaio). Grand View herrira (Idaho) joan zen, Wood Creek konpañiara. Urtebete "campero" eta urtebete "artzain". Lau urteren ostean Euskal Herrira bueltatu eta ezkondu egin zen. Basilio Aldekoaren arrantxora joan ziren bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituzten eta hirurek ikasi zuten euskaraz. Erretiroa hartu zutenean Boisera joan ziren bizitzera (han eskola bat harbitzen egin zuen lana). Harri jasotzen eta pilotan ibili izan da. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 GER-140 2025 78 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza