Ignacio Sarratea Oieregi
Almandoz (Baztan, Nafarroa), 1943
Gardnerville, Nevada (AEB)
Biografia
Guraso biak Almandozekoak zituen, Mendiola auzokoak. Eltxonea baserrian bizi ziren. Ardiak eta behiak zituzten eta gazta egiten zuten, saltzeko. Hamar senidetan zazpigarrena zen Ignacio. 14 urtera arte eskolan ibili zen, baina gutxi joaten ziren, baserrian lana izaten zutelako. Basoko lanetan ere ibili zen. Bere anaia zaharragoak Ameriketara joan ziren artzain eta bide bera jarraitu zuen berak ere: 1964an Nevadara joan zen, Gardnervillera. Bost urte egin zituen artzain Borda anaientzat, Daytonen, eta gero Andy Aldaxentzat egin zuen lana, esne-behitegi batean. Gardervillen Gardening negozioa ipini zuen ondoren, bere kontura, eta hori izan du bizibide nagusia. 1995ean Gayle izeneko emakume amerikar batekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten; handik urte batzuetara bigarren aldiz ezkondu zen. Gardervilleko euskal klubean sukaldari aritu da urte askoan eta musean jokatzea gustatzen zaio. Beste hiru anaia ere elkarrizketatu genituen, Renon eta Gardnervillen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BAZ-036 | 2025 | 90 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

