Guillaume Etchechury
Bidarrai (Nafarroa Beherea), 1940
Bakersfield, Kalifornia (AEB)
Biografia
Baigorrin sortua, aita Elizondokoa zuen eta ama Lasakoa. Bidarrain bizi ziren. Bertan joan zen eskolara Guillaume, bederatzi haurridetan zortzigarrena. 18 urterekin soldadu eraman zuten, Aljeriako gerlara. Anaia Ameriketan zuen -guztira bost joan ziren- eta hara joan zen bera ere, 1964an, Bakersfield herrira, Californiara. Erreatarren arrantxoan egon zen lanean, bi urtean, eta gero lorezaintza negozioa ipini zuen (44 urtean aritu zen lan horretan). Emakume amerikar batekin ezkondu zen eta mutiko bat adoptatu zuten. Elkarrizketatu genuenean Gadnervillen bizi zen, Nevadan.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BRR-004 | 2025 | 81 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

