Elkon ezagutu zuen ikurrina
Hizlaria(k): Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Herria: ()
Soldadutza egin ostean joan zen Ameriketara. Elkora (Nevada, AEB) heldu zenean, elurra zegoen mendian eta astebete pasatu behar izan zuen Star hotelean. Ezagunak, baita Larruskainekoak ere, topatu zituen bertan. Ikurrina ere bertan ezagutu zuen. Bigarren Euskal Herria dela hura dio, giroa guztiz euskalduna zen.



