Amama inguruko herrietako plazara
Hizlaria(k): Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Herria: ()
Mañukorta baserritik Mendaro alderako joera izan dute. Amama Mutrikura, Elgoibarrera, Ondarroara... joaten zen astoz baserriko jeneroa saltzen. Hainbat andre joaten ziren batera, giro osasuntsua izaten zutela dio. Haientzat sekula ez zegoen eguraldi txarrik.