Berriatuko maistrarekin gutxi ikasi
Hizlaria(k): Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Herria: ()
Mutikotan Larruskaingo eskolara joan zen. Neska-mutilak elkarrekin egoten ziren. Berriatuko maistrak ere ez ei zekien oso ondo erdaraz, baina derrigortuta zegoen erdaraz egitera. Maistra hori askotan berandu heltzen zen eskolara, bizikletan etortzen zen, eta neska nagusi bati esaten zion eskola zabaltzeko. Bitartean 'Cara al Sol' abestu, bandera atera eta lanen bat egiten zuten maistra heldu bitartean. Gutxi ikasi arren, hark ere asko balio zuela dio. Gehien bizimoduak berak erakusten du.