Gracianne Gastenaga
Ezterenzubi (Nafarroa Beherea), 1928
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik Uhalde. Ama Ezterenzubikoa zuen, aita Sunbillakoa (Donamaria). Lau senidetan hirugarrena, gutxi ibili zen eskolan. Baserrian bizi ziren eta beti bazen lana han (ardiak, behiak, txerriak...). Jean Baptiste Uhalderekin ezkondu zen (Zaron zebilen lanean, teilak egiten) eta 1951n Ameriketara joan ziren, Fresnora (Kalifornia), 13 hilabeteko haurrarekin. Basque Hotelean aritu ziren lanean urtebetez eta gero San Franciscora joan ziren bizitzera; guztira lau seme-alaba izan zituzten. Gracianne laundry-etan (arropa garbitzeko negozioak) egin zuen lana eta senarrak baratzeen negozioan. Euskal etxeko kide aktiboak izan ziren; abesbatzakoa ere izan zen, oso kantari ona.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | EZB-005 | 2025 | 63 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

