
Genevieve Oronoz Veva
Baigorri (Nafarroa Beherea), 1925
Los Banos, Kalifornia (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik lehenengo Arretche eta gero Fialho. Baigorrin sortua, aita bertakoa zuen, Bankakoa, eta ama Eskiulakoa (Zuberoa). Aita Ameriketan egona zen, Montanan artzain (1890etik 1910era). Sei haurridetan bosgarrena, Genevieve Bankan ibili zen eskolan 14 urtera arte, eta baserriko lanetan ondoren (aita hil zen eta anai zaharrenak II. Mundu gerlara eraman zituzten soldadu). Auzokoa zen Victor Arretcherekin ezkondu zen (Bankakoa, 1948an Wyomingera joan zen eta 1950ean Fresnora); alaba bat izan zuten Euskal Herrian eta gainerako biak Ameriketan jaio ziren, Huronen (Kalifornia); guztiei hitz egin zieten euskaraz. Arrantxo batean egin zuten lana, Los Bañosen Wool Growers euskal hotela erosi zuten arte, hamar urtez izan zutena (senarra Euskal Herrira bisitan joan eta hil egin zen, eta hotela saltzea erabaki zuten). Bigarrenez ezkondu zen, Henry Fialho portugesarekin. Ehun urte betetzear zituela elkarrizketatu genuen Genevieve, Los Bañoseko zahar etxe batean. Bittor semea ere elkarrizketatu genuen, toki berean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BAI-017 | 2025 | 66 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.