
Fulgencio Sarratea Oieregi Florens
Almandoz (Baztan, Nafarroa), 1947
Reno, Nevada (AEB)
Biografia
Guraso biak Almandozekoak zituen, Mendiola auzokoak. Eltxonea baserrian bizi ziren. Ardiak eta behiak zituzten eta gazta egiten zuten, saltzeko. Hamar senidetan bederatzigarrena zen Fulgencio. 12 urtera arte eskolan ibili zen, baina gutxi joaten ziren, baserrian lana izaten zutelako. 14 urte zituenean Iragira (Nafarroa) joan ziren bizitzera. Bere anaia zaharragoak Ameriketara joan ziren artzain eta bide bera jarraitu zuen berak ere: 1963an Californiara joan zen, Los Banos herrira. Bost urte egin zituen Californian eta bi Nevadan, artzain, bi konpainia desberdinetan. Urtebete egin zuen Chinon; gero, Renora joan zen eta geroztik bertan bizi da: eraikuntzan aritu zen lehenengo eta lorezaintzan gero (Spanish Gardening izeneko negozioa sortu zuen: 3-4 langile zituen). Amerikar batekin ezkondu zen (aitona Galiziakoa zuena) eta bi seme izan zituzten. Renoko euskal klubeko kidea da eta mus txapelketetan hartzen du parte. Anastasio anaia ere elkarrizketatu genuen, Renon (elkarrizketa egin genienean lau anaia bizi ziren Ameriketan; guztira zazpi joan ziren).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BAZ-033 | 2025 | 88 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.