Franxoa Bidaurreta

Franxoa Bidaurreta

Esnazu (Aldude, Nafarroa Beherea), 1942
Petaluma, Kalifornia (AEB)

Biografia

Esnazuko Ximunenea baserrikoa, guraso biak Aldudekoak zituen (aita Nevadan egona zen artzain, 13 urtez, esposatu aurretik). Lau anaietan gazteena, Esnazuko eskolan ibili zen 14 urtera arte. Ondotik basoan pagoak ebakitzen eta baita kontrabandan ere. Frantziako armadan soldadu egotea egokitu zitzaion, Marsellan. 1964an Kaliforniara joan zen, anaiarengana (hura aurretik joana zen, Bakersfieldera artzain, eta San Franciscon enpresa txiki bat zeukan). Anaiarekin lan egin zuen denbora batez eta gero Coca Cola konpainian hilabete batzuez. Hamar urtean konpainia handi batentzat aritu zen (bideak, azpiegiturak, etxeak... egiten zituena). Han ikasitakoarekin bere negozioa ipini zuen. Mountain Homen (Idaho) jaioa zen jatorri bizkaitarreko emakume batekin esposatu eta bi seme-alaba izan zituzten (alabak euskara ikasi zuen, Euskal Herrira joanda). Pantxoa San Frasciscoko euskal etxearen sortzaileetako bat da eta elkarteko zuzendaria ere izana da. Pilota irakaslea izan zen bertan, besteak beste; mus txapelketetan ere ibilia da. Oso bertsozalea da. Petaluman (Kalifornia) bizi izan da azken urteetan. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 ALD-007 2025 137 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza