
Frank Etxeberria Jaurena
Erratzu (Baztan, Nafarroa), 1942
Fresno, Kalifornia (AEB)
Biografia
Francisco du jaiotza-izena eta mutikotan Pantxito ere deitzen zioten (Ameriketan, berriz, Frank da). Erratzun sortua, aita bertakoa zuen eta ama Arizkungoa. Bost senidetan zaharrena, 12 urtera arte Erratzuko eskolan ibili zen. Aita larrugintzan eta zapatagintzan aritzen zen eta berak lagundu egiten zion. Denbora librean pilotan aritzen zen. Kontrabandoan ere bai pixka bat. 17 urterekin Ameriketara joan zen artzain, Johnny Merielen ardi-konpainiara. Chino eta Bakersfield inguruan sei urte egin zituen artzain eta "campero". Emakume amerikar batekin ezkondu zen eta lau alaba izan zituzten. San Jacinton bizi izan ziren 16 urtean; esnetegi batean egiten zuen lana, behiak jezten. Gero kamioi gidabaimena eskuratu eta kamioiarekin hasi zen lanean. Emaztea hil ondotik, bigarrenez ezkondu, eta beste bi alaba izan zituzten. Kamioi eta autobus negozioa ipini zuen: Etxe Truking konpainia. Baratxuria, mahaspasak, laranjak, limoiak, hirina... negozio asko izan ditu Frankek. Euskal klub batean baino gehiagotako kide izan da (Bakersfield, Los Baños eta Fresno).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BAZ-041 | 2025 | 104 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.