
Fernando Lejardi Olabe
Ziortza-Bolibar (Bizkaia), 1973
Miami, Florida (AEB)
Biografia
Bolibarren jaioa, guraso biak bertakoak zituen (ama kaletarra eta aita baserrikoa). Bi arreba zaharrago ditu. Markina-Xemeingo pilota eskola batean ibili zen eta zesta puntako pilotari profesionala izan da. 18 urterekin Mexiko DFra joan zen eta ia lau urte egin zituen han. Gero Tampara (Floridara); urtebetean egon zen eta hurrengo 17 urteak Miamin (Florida) eman zituen zestan jokatzen. Ez zuen frontoien loraldia ezagutu, gainbehera ekarri zuen grebaren ondorengo urteak izan zirelako. 2003an bere emaztea izango zena ezagutu zuen Elkon (Boisen bizi zen osaba bat bisitatzera joan zen Fernando, eta handik Elkoko festetara): Mercedes Mendive, Elkon jaioa baina jatorri euskaldunekoa; alaba bat izan zuten. 2015etik Elkon bizi dira; Fernando kamioilari ibili da azken urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BOL-037 | 2025 | 52 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.