Fermin Bilbao Ojinaga
Arrieta (Bizkaia), 1941
Nampa, Idaho (AEB)
Biografia
Arrietan jaioa, gurasoak bertakoak zituen. Agerre baserrian bizi ziren. Zortzi senide irten ziren aurrera. 14 urterekin Areatzara joan zen, fabrika batean lana egitera. 1961ean Ameriketara joan zen; osaba bat eta anaietako bat bera baino lehen joan ziren (beste anaia eta arreba bat ondoren). Higland konpañian egin zuen lana, Emmet herrian (Idaho), ardiekin: artzain eta "campero". Bost urteren ostean, eraikuntzan hasi zen lanean, Boisen (Californiara eta Arizonara ere joan zen lanetatik). Elisabethekin ezkondu zen eta Nampan bizi izan ziren; sema eta alaba izan zituzten. Boise Cascade kartoi lantegian egin zuen lana 20 urtean, Nampan. Alberto anaia ere Ameriketan bizi da eta elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | AET-009 | 2025 | 92 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.