
Dominique Berhan
Zaro (Nafarroa Beherea), 1939
Minden, Nevada (AEB)
Biografia
Donibane Garazi ondoko Zaro herrikoa, zortzi haurridetan gazteena. 1957an Ameriketara joan zen artzain, Fresnora (California). Sei urte eta erdi egin zituen ardiekin lanean. Altzari lantegi batean egon zen lanean 17 urtean. 1963an Grace ezagutu zuen, Bidarraikoa, haurzain joana hura; bi alaba izan zituzten. Ondoren motela erosi zuten Carson Cityn (Nevada); negozioa ez zen ondo joan eta saldu egin zuten. Mindenen (Nevada) bizi da azken urteetan eta Gadnervilleko euskal komunitateko kidea da. Dantzazalea eta kantuzalea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | ZRO-002 | 2025 | 81 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.