Cirila Armaolea

Cirila Armaolea Leniz

Ispaster (Bizkaia), 1933
Lovelock, Nevada (AEB)

Biografia

Ezkontza izenez "Sisi (C.C.)" Markuerkiaga. Ama Ispasterkoa zuen eta aita Aulestikoa. Belaustegi baserrian bizi ziren. Bost senidetan laugarrena zen Cirila. Barainka auzoko eskolan ibili zen, 14 urtera arte. 15ekin neskame joan zen Lekeitiora, Zabala familiarekin: dendan eta umezain egoten zen. Josten ere ikasi zuen pixka bat. 17 urterekin senarra izango zena ezagutu zuen: Patxi Markuerkiaga lekeitiarra. 1955ean ezkondu ziren eta alabak 13 hilabete zituenean senarra Ameriketara joan zen artzain; handik bost urtera bueltatu zen, alabaren jaunartzerako. Bigarren umearen esperoan zeudela berriro joan zen; umea hilabete gutxirekin hil zen. 1965ean Cirila alabarekin joan zen Ameriketara eta bertan bizi izan da geroztik, Lovelocken (Nevada). Beste hiru alaba izan zituzten han eta euskaraz hitz egiten zieten. Arrantxo batean bizi izan ziren. Lovelockeko eskolako sukaldean egin zuen lana erretiroa hartu zuen arte. Senarra eta biak Winnemuccako euskal klubeko bazkideak izan ziren. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 ISP-015 2025 122 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza