Charles Lanathoua

Charles Lanathoua

Ezterenzubi (Nafarroa Beherea), 1934
Chino, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezterenzubin jaioa, guraso biak hangoak zituen. Iturburia baserrian bizi ziren. Zortzi haurridetan hirugarrena zen Charles. 14 urte arte eskolan ibili zen eta gero baserriko lanetan, soldadu joatea egokitu zitzaion arte. Alemanian, Marokon eta Aljerian ibili zen soldadu. Bueltan, Baionako hotel batean egon zen zenbait hilabetez, sukaldari-laguntzaile. 1958an Chinora (Kalifornia) joan zen; anaietako bata bertan zen lanean, behi-jezten. Charles euskal jatetxe batean hasi zen, platerak garbitzen, La Puenten. Gero Rollend Higthseko jatetxe batean egin zituen 28 urte, sukaldari. Mexikoko emakume batekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten. 1972tik Mira Loman bizi da, Chino ondoan. Chinoko euskal etxean elkarrizketatu genuen.

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 EZB-008 2025 81 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza