Boiseko bizimodua mendian
Hizlaria(k): Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Herria: ()
Zaldi gainean zihoazela erriflea eta aizkora izaten zuten esku bakoitzean. Kanpalekua egurra eta ura zegoen lekuan jarri behar izaten zuten. Kaskabelak zein otsoak aurki zitezkeen bertan. Mendian guarda-etxeak zeuden eta bertakoak laguntzeko zeuden. 10 egunerik behin maiordomoa agertzen zen jatekoagaz, janari faltarik ez zuten. Nahiz eta mendian egon gutunak idazten zituen etxera. Maiordomoa arduratzen zen horretaz. Ogia ere bertan egiten zuten.