Ermandadea: ganaduaren aseguru
Hizlaria(k): Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Herria: ()
Ganaduari zer edo zer pasatuz gero, aseguru legez, ermandadea izaten zuten. Hilabetero joaten ziren ermandadekoak behiak ikustera eta tasatu egin zituzten. Hilez gero-edo, ordaindu egiten zizuten bere balioa. Ezin bazen okela aprobetxatu, beraiek lurperatzen zuten inora eroan barik.