Argindarra eta ura
Hizlaria(k): Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Herria: ()
Hasieran ura auzokoek jarritako depositutik hartzen zuten. Argindarra Oka auzoko Ertzillatarren ur-saltotik hartzen zuten. Argia egiteko beste trikimailu batzuk ere izaten zituzten. Petrolioa eta karburua ere erabiltzen zuten, karburuak argi asko egiten zuen eta petrolioa zikinagoa zen. Auzoko batzuei etxea deskuidu batean erre zitzaien.