Australian azukre-kanaberak ebakitzen II
Hizlaria(k): Carlos Onaindia Laka (1946) Herria: ()
Nabarniztar batzuen etxean egon ziren Australian. Goizean goiz irteten ziren azukre-kanaberak ebakitzera. Eguna nola pasatzen zuten. Kontratuan zehaztutakoa amaitu behar egunaren amaierarako; beste langileren bat gehiago sartuz gero, soldata jaisten zitzaien. Beraiek ebakitako kanaberak atzetik etortzen ziren beste batzuek jasotzen zituzten. Azukrea errotan ehotzen zen gero. Punta gaizki ebakiz gero, isuna jartzen zien nagusiak.

