Australian azukre-kanaberak ebakitzen I
Hizlaria(k): Carlos Onaindia Laka (1946) Herria: ()
Australiara iritsi zirenenean, bero sasoia zen. Praka motzak eta tirantedun kamiseta jantzi eta kanabera berdea ebakitzera, matxetearekin. Hostoak ebakiak egiten ditu eta odolduta bukatu zuten lehen egunetan. Pixkanaka ikasten joan ziren eta gerora mauka luzeak eta eskularruak janzten zituzten. Ortozik lan egiten zuten; hotelera joateko sandaliekin. Azukre-kanabera erre egiten da. Hautsarekin belztuta bukatzen zuten.

