1964an anaia eta biak Australiara
Hizlaria(k): Carlos Onaindia Laka (1946) Herria: ()
1964an, 17 urte zituela, bera eta anaia nagusiagoa Australiara joan ziren, kanaberak mozten lan egitera. Lehengusina eta beste herritar batzuk joanak ziren aurretik eta baita euren anaia nagusiago bat ere. Telefonoz jaso zuten abisua, biharamunean Hendaiara joateko. Tabernan zegoen telefono zentrala. Arropa apur batzuk hartuta abiatu ziren.

