
Victor Arretche
Huron (Kalifornia), 1953
Los Banos, Kalifornia (AEB)
Biografia
Guraso biak Baigorrikoak zituen, baina Huronen (Kalifornia) bizi ziren Vittor jaio zenean (jaiotza-izena Gratien du, bainba Vittor deitu izan diote umetatik; amerikarrentzat, berriz, Vic da). Arreba zaharrena Euskal Herrian jaio zen eta anaia bat ere badu. Aita -Victor- 1948an joan zen Wyomingera, artzain, handik Fresnora eta gero Huroneko arrantxo batean hazi zuten familia. Arrantxoko ugazabak ardiak eta behiak zituen eta Vittorren aita langileen enkargatua zen; ama, sukaldaria. Gurasoekin euskaraz, artzain euskaldunez inguratuta hazi ziren, eta eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez. 11 urte zituenean Wool Growers euskal ostatua erosi zuten gurasoek eta Los Baños herrira joan ziren bizitzera. Bertan jarraitu zuen ikasketekin, aldi berean hotelean lagunduz. Ingenieritza ikasi zuen eta hainbat lanetan ibilia da. Bi aldiz ezkondu da (hirugarren aldiz ezkontzekotan zen elkarrizketatu genuenean) eta hiru seme-alaba ditu. Bere ama Genevieve ere elkarrizketatu genuen, 100 urte betetzear zela (zahar etxean elkarrizketatu genituen biak). Los Bañoseko euskal klubeko kide aktiboa da (besteka beste, sukaldean eta dantzan aritua).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-021 | 2025 | 78 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.