
Bitorio Sasiain Aiestaran
Bermeo (Bizkaia), 1929-2018
Boise, Idaho (AEB)
Biografia
1929. urtean jaio zen Mañu auzoko Bidetxe baserrian, "Enpolitone" izenez ezaguna. Gurasoak ere Mañukoak zituen, gipuzkoar jatorriko baserritarrak. 9 neba-arreba izan ziren, horietako 3 hirukoitzak. Umetatik hasi zen aititarekin batera artzain lanetan, eta hori izan du afizio eta ofizio. Ia 4 urtez Boiseko mendietan ibili zen 4.000 bururekin eta Mañun eta inguruetan ere ezaguna da artzain eta ardi-tratulari legez. Gaztagintzan ere ibili izan da. Gaztetan Deustuko (Bilbo) baserri batean egon zen morroi, eta bertako gau-eskoletan ikasi omen zuen gaztelaniaz. Errigoitiko Jesusa Arrienekin ezkondu zen. Baserriko kontuei buruzko elkarrizketa Juan Abaroa auzotarrarekin batera egin zitzaion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BRM-018 | 2010 | 71 min | Diasporako Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
2 | BRM-019 | 2010 | 72 min | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
3 | BRM-020 | 2010 | 37 min | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Asier Sarasua Aranberri |
4 | BRM-021 | 2010 | 55 min | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Asier Sarasua Aranberri |
5 | BRM-022 | 2010 | 59 min | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute