Begoña Rementeria

Begoña Rementeria Mintegia

Boise, 1949
Boise, Idaho (AEB)

Biografia

Begoña Zabala du ezkontza-izena. Boisen jaioa, ama gernikarra zuen eta aita Nabarnizkoa. Begoñaren ama nazionalista zen eta ia bi urte pasatu zituen kartzelan, gerra garaian. Aita 19 urterekin joan zen AEBetara; lehenengo artzain eta gero basoan ibili zen, zuhaitzak botatzen. Emazte bila joan zen Euskal Herrira eta halaxe ezkondu ziren. Begoñak eta bere ahizpa Mirenek etxean ikasi zuten euskara. Begoñak Erizaintza ikasi zuen eta Boiseko ospitale batean egin du lana (bertan "Sam" deitzen zioten). Lino Zabala Boisen ezagutu zuen, Lino bertako Euskal Etxera pilotan jokatzera joan zenean. 1975ean Begoña Oñatira joan zen eta Euskal Herrian berriro egin zuten topo, Gernikan, familia bisitatzera joan zelako. 1977an ezkondu ziren eta bi alaba izan zituzten (biek dakite euskaraz). Begoña Boiseko Euskal Etxean ibili da umetatik (besteak beste dantzan ikasten...) eta Jaialdia antolatzen ere ibili izan da. Euskal kominitateko kide aktiboak dira. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-003 2025 80 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza