Antonio Larrocea

Antonio Larrocea Uribuen Tony

Amorebieta-Etxano (Bizkaia), 1931
Homedale, Idaho (AEB)

Biografia

Etxanon jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Boroa auzoko Biaskoa baserrian bizi ziren, errentan. Aita (Victor) artzain joan zen Ameriketara 1911n eta 12 urte egin zituen ahan. Zortzi senide ziren (sei neska eta bi mutil), eta gose garaia ezagutu zuten: Gernikako bonbardaketaren ondoren, herria ebakuatu zuten eta ihesi joan ziren beraiek ere: 40 egun pasatu zituzten Bilbo aldean eta, bueltan, baserria hutsik aurkitu zuten. 11 urterekin eskola utzi eta osaba-izeben baserrira joan zen morroi. Ardi-lanean aritu zen, ardia eskuz jezten. Ameriketan bizi zen Maria Landa izebak gonbidatuta, Homedalera (Idaho) joan zen 1951ean, osaba-izeben arrantxora. 6 urte egin zituen ardi-lanean, "campero", eta 1959an Euskal Herrira joan zen, emazte bila. Auzokoa zen Teresa Mezorekin ezkondu zen eta Ameriketara joan ziren bizitzera. Bi alaba izan zituzten eta biek hitz egiten dute euskaraz. Bere arrantxoa ipini zuen (erremolatxa, artoa...), Homedale ondoan, eta geroztik bertan bizi dira. Euskal komunitateko kide aktiboak dira: Boiseko euskal etxera joaten zen igandero, musean aritzera, eta alabak Oinkari dantza taldekoak izan ziren. Momedaleko euskal etxearen sortzaileetako bat ere bada, emaztearekin batera. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AMO-192 2025 87 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza