
Anita Zubillaga
Susanville (Kalifornia), 1952
Gardnerville, Nevada (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik, Anita Izoco. Susanvillen jaioa, Californian, aita Esnazukoa zuen (Aldude ondoan) eta ama Susanville ondoan jaioa, baina jatorri euskaldunekoa (aita gipuzkoarra zuen eta ama Erratzukoa, nafarra). Renon ezagutu zuten elkar, Santa Fe ostatuan lanean ari zirelarik. Hiru senidetan zaharrena da Anita. Bost urtera arte ez zekien ingelesez, etxean euskaraz mintzatzen zirelako. Idazkaritza ikasketak egin ondotik San Franciscora joan zen lanera, FBIn idazkari. Han ezagutu zuen senarra izango zuena: Jean Pierre Izoco: Baigorrin sortua, 1958an Los Bañosera (California) joan zen artzain eta San Franciscoko okindegi batean egiten zuen lana. 1976an Gardervillera (Nevada) joan ziren bizitzera, Sierra motela erosi zutelako bertan; 28 urtez egin zuten lana motelean. Hiru seme-alaba izan zituzten. Gardnervilleko euskal klubaren sorreran parte hartu zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-017 | 2025 | 48 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.