
Anita Anakabe
Elko, 1954
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Elkon jaioa (Nevada). Ama, Margari Olabe, Iruzubieta auzokoa zuen, Berriatuakoa; aita, berriz, Berriatuako Anakabe baserrikoa. Aita 1902an Ameriketa joan zen, 13 urterekin. Merkantzien zaldi-karroak gidatzen eta cowboy moduan (zaldiak mantsotzen) ibili zen, harik eta 1924an McDemitten denda bat ireki zuen arte. Fabiana Goenaga ondarrutarrarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten; 1928an denda saldu eta Euskal Herrira joan ziren, Gasteizera, hilabete batzuetarako; Ameriketan krisi ekonomikoa gertatu zen orduantxe, Wall Streetko kracka. Bueltan, 1936an, beste denda bat zabaldu zuen Elkon; 1950etik aurrera langileentzat arropa eta oinetakoak saltzen hasi ziren (artzainentzat batik bat). 1952an Fabiana hil egin zen eta Jose Mari Euskal Herrira joan zen emaztegai bila. Margari ezagutu zuen eta ezkonduta Elkora joan ziren bizitzera: Anita jaio zen bertan. Anitak Elkon egin zituen oinarrizko ikasketak eta gero Boisen maistra-ikasketak egin zituen. Gaztelaniako irakaslea izan da eta baita euskarakoa ere, baina familiako dendan egin du lan gehien. Mike Franzoiarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Boiseko eta Elkoko euskal etxeetan aktibo ibili dira biak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-012 | 2025 | 101 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.