Angelita Onaindia

Angelita Onaindia Ulazia

Gizaburuaga (Bizkaia), 1919-2011
Shoshone, Idaho (AEB)

Biografia

Gizaburuagan jaio zen, Lariz-Oleta izeneko okindegian. Aita Iurretakoa zuen, okina, eta ama Lekeition sortua. Bost anai-arrebetan laugarrena zen Angelita; haurdunaldian amak 1918ko gripea izan zuen, baina onik irten ziren biak. 6 urterekin Lekeitioko eskola batean egon zen interna, eta Batxilerra Bilboko Institutuan egin zuen. Ondoren Magisteritza ikasi zuen, eta hainbat lekutan ibili zen eskolak ematen. Bere senarra izango zena, Manuel Gojenola, Amoroton jaio zen, Goiobeaskoa baserrian. 20 urte Argentinan, La Pampan, igaro ostean Euskal Herrira itzuli zen eta orduantxe ezagutu zuten elkar. Ezkondu, eta AEBetako Idaho estatuko Shoshone herrira joan ziren bizitzera. Manu izeneko semea izan zuten bertan. Senarrak hainbat arrantxoren ardura zuen eta Angelita maistra lanetan hasi zen Shoshoneko Institutuan, gaztelania erakusten; han Kelly deitzen zioten. 1965ean itzuli ziren Euskal Herrira (Manu semeak euskara eta ingelesa soilik zekizkien). Bilbon bizi izan ziren. Angelitak ingelesezko eskolak eman zituen, erretiroa hartu arte. Manu semeak 2002-2006 urteen bitartean amari egindako elkarrizketak jaso ditugu hemen.

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 GIZ-003 2004 57 min
2 GIZ-004 2004 56 min
3 GIZ-005 2004 62 min
4 GIZ-006 2004 31 min
5 GIZ-007 2002 46 min
6 GIZ-008 2003 47 min
7 GIZ-009 2005 62 min
8 GIZ-010 2006 52 min
9 GIZ-011 2003 24 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza