Ane Miren Ozamiz Alberdi
Gautegiz-Arteaga (Bizkaia), 1935
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Ezkontza-izena Ana Mari Arbillaga du. Ama Arteagakoa zuen eta aita Ibarrangelukoa (merkantzia-ontzi batean sukaldari ibilia). Lau senidetan hiru atera ziren aurrera: bi mutil eta Ane Miren. Gerra hasi zenean ihesi joan ziren eta Bilbon eta Natxituan bizi izan ziren (bertan joan zen eskolara). 12 urte zituenean bueltatu ziren Arteagara eta josten ikasten ibili zen. Ondoren Lequerika familiarentzat egin zuen lana, Areatzan eta Madrilen. Gazterik hil zitzaizkion aita eta ama. 1960an Californiara joan zen: izeba bat zeukan San Franciscon; Santa Rosan urtebete pasatu zuen, lehengusina baten umeak zaintzen, eta gero San Franciscon emakume batentzat egin zuen lana, arropak josten. Elkora (Nevada) joan zen emakume harekin, lagun batzuk bisitatzera. Bertan Nevada Basque Dinner House euskal hotelean lana eskaini zioten eta hara joatea erabaki zuen. 42 urtean egin zuen lana hotelean (jabeak aldatu arren, berak bertan segitu zuen), zerbitzari lehenengo eta sukaldari ondoren. Manuel Arbillagarekin ezkondu zen (Ameriketan jaioa baina euskal jatorrikoa) eta lau urtean Gernika-Lumon bizi izan ziren (1967an Ameriketara bueltatu ziren); bi seme izan zituzten. Elkoko euskal klubean ere oso aktibo aritu zen hasieratik: umeei dantzak erakusten, dantzarako arropak josten, bazkarietan postreak prestatzen...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | GAU-013 | 2025 | 62 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.