Andres Lejardi Ibaibarriaga Andy

Ziortza-Bolibar (Bizkaia), 1939
Gooding, Idaho (AEB)

Biografia

Gosta baserrian jaioa, aita bertakoa zuen eta ama ere herrikoa. Zazpi senidetan bosgarrena, Andres Bolibarko eskolan ibili zen 14 urterarte eta ondoren Markinan, ajustadore ofizioa ikasten. Esperanza y Compañia tailerrean egin zuen lana lau urtean. Ondoren soldadu egon zen Bilbon eta Gasteizen, eta urte horretan aita hil zitzaien, istripuz. Anaia bat Ameriketan zeukan, Hagermanen (Idaho) artzain, eta bera ere hara joan zen 1963an. Ardi-lanetan sei urte igaro ostean, behi hiltegi batean ibili zen lanean 14 urtean, Goodingen (Idaho). Azken urteak Goodingeko gor-mutuen eskolan egin zituen, garbiketan, mantenimenduan eta autobus gidari. Emakume amerikar batekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Cristina. Goodingeko euskal etxeko sortzaileetako bat da Andres. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BOL-035 2025 95 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza