
Anastasio Sarratea Oieregi
Almandoz (Baztan, Nafarroa), 1941
Reno, Nevada (AEB)
Biografia
Guraso biak Almandozekoak zituen, Mendiola auzokoak. Eltxonea baserrian bizi ziren. Ardiak eta behiak zituzten eta gazta egiten zuten, saltzeko. Hamar senidetan seigarrena zen Fulgencio; mutikotatik hasi zen artzain. 14 urtera arte eskolan ibili zen, baina gutxi joaten ziren, baserrian lana izaten zutelako. Bere anaia zaharragoak Ameriketara joan ziren artzain eta bide bera jarraitu zuen berak ere: 1961ean Nevadara joan zen, Gardnervillera. Bost urte egin zituen artzain eta bost esnetegi batean lanean. Gero, Renora joan zen eta geroztik bertan bizi da: eraikuntzan aritu zen lehenengo eta lorezaintzan gero. Amerikar batekin ezkondu zen (haren aita Ameriketan sortu zen, baina euskaraz bazekien, gurasoak Iparraldekoak zituelako) eta hiru seme-alaba izan zituzten; 14 urteren buruan banandu egin ziren (Anastasiok gero beste bikotekide bat izan du, 34 urtean: Jane). Renoko euskal klubeko kidea da eta mus txapelketetan hartzen du parte. Fulgencio anaia ere elkarrizketatu genuen, Renon (elkarrizketa egin genienean lau anaia bizi ziren Ameriketan; guztira zazpi joan ziren).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BAZ-034 | 2025 | 88 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.