
Amador Zabalbeaskoa Idoiaga
Ibarrangelu (Bizkaia), 1949
Los Banos, Kalifornia (AEB)
Biografia
Akordan jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Bost senidetan bigarrena, Agarre Bekoa baserrian bizi ziren. Aitak itsasoan egiten zuen lana, merkante batean makinista. Amador Ibarrangelun eta Akordan ibili zen eskolan, eta gero Artes y Oficios ikasi zuen Gernika-Lumon. Ondoren tailer batean hasi zen lanean. Soldadutza egin ondotik Ameriketara joan zen artzain. 1970ean Los Banosera, hiru urteko kontratuarekin. Anparan-Erreka ardi-konpainiarentzat egin zuen lana, artzain eta "campero". Gero ardi-konpainia sortu zuen, beste batekin; bi urteren buruan bere kasa hasi zen konpainiarekin. Errekaren arrantxoa erosi zuen eta hori izan da bere bizibidea: ardiak eta behiak. Mary emazteak (Ameriketan sortua baina jatorri euskaldunekoa; aita Aldudekoa zuen eta amaren aldeko amatxi Baigorrikoa) eta biek hiru seme izan zituzten. Los Banoseko euskal klubeko kide aktiboa izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | IBG-016 | 2025 | 91 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.