
Alfonso Igoa Mitxelena
Lesaka (Nafarroa), 1941
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Txomineko Borda baserrikoa, aita bertakoa zuen (Irigoien zerrategian egiten zuen lana) eta ama ere lesakarra eta baserritarra zen. Zazpi senidetan seigarrena, apaiz eskolan ibili zen 12 urterarte; gero, pinuak botatzen eta ondoren zerrategian, bost urtez. 1962an Ameriketara joan zen artzain, Lee herriko (Nevada) Carpenter arrantxora, hiru urteko kontratuarekin. Gero ere hantxe jarraitu zuen hainbat urtean, baina enkargatu bezala. 1966an Mary Bajonetarekin ezkondu zen (euskal jatorrikoa hura ere; euskal ostatua zuten Leen). Bi seme-alaba izan zituzten eta umeak artean nahiko txikiak zirenean Elkora joan ziren bizitzera. Alfonsok 31 urte eman zituen gobernuarentzat lanean, bideak konpontzen. Elkoko euskal klubeko kidea da aspalditik. Hainbat mus txapelketa irabazi ditu, semearekin batera, eta dantza soltekoak ere bai batzuk, arrebarekin. Mery emaztea eta Patxiko semea ere elkarrizketatu genituen, Elkoko Star Hotelean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | LES-043 | 2025 | 73 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.