Aulestiko bi anaiaren lana Australian
Hizlaria(k): Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Herria: ()
Aulestiko bi anaiak Australian egiten zuten lan gogorra. Bakoitza kamioi batekin ibiltzen ziren basoan, pinutan. Zerrategi bat errentan hartuta zuten eta trenbideetarako trabesak egiten zituzten gero. Beraiek ez ziren asko joaten herri hartara, bestela irabazitako dirua gastatzeko arriskua zegoela dio.



