Alberto Bilbao Ojinaga

Arrieta (Bizkaia), 1945
Emmett, Idaho (AEB)

Biografia

Arrietan jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Agerre baserrian bizi ziren. 11 senidetik 8 irten ziren aurrera. Alberto azkenaurrekoa da. Arrietan eta Mungian ibili zen eskolan. Basoan ipini zen pinuak botatzen lanean. 19 urterekin Ameriketara joan zen, 1964an (aurretik bi anaia joan ziren). Ardi-lanetan ibili zen lau urtean, HighLand konpañian, Emmetten (Idaho). Hiru urte "campero" eta bi artzain.  Ondoren, zerrategi batean egin zuen lana 32 urtean. 1972an Juanita Zubizarreta (jatorri euskaldunekoa baina Boisen jaioa) ezagutu zuen, emaztea izango zuena; ezkondu eta bi alaba izan zituzten. Fermin anaia ere Ameriketan bizi da eta hari ere elkarrizketa egin genion. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AET-008 2025 76 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza