Zer da diaspora? Euskal Herritik mundu zabalera joandako euskaldunek osatzen dute Euskal Diaspora, hainbat arrazoi direla tarteko migratu behar izan dutenek. Euskal komunitatea munduan barreiatuta dago. Diasporako Ahotsak webgunearen helburua haien ahotsak jasotzea da. Ameriketan artzain ibilitakoenak, besteak beste. Diasporako herrietara joaten gara elkarrizketak egitera eta diasporan ibilitakoen testigantzak ere jasotzen ditugu, Euskal Herrian bertan. Euskalduntasuna bizitzeko hainbat modu daude, hemen bertan eta munduan. Euskalduna ez delako Euskal Herrian bakarrik bizi.

Ahotsak gazteak logotipoa
Eusko Jaularitza